Eusko Jaurlaritzak 370.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko. Gobernu Kontseiluak onespena emandako deialdi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoen titular diren udalek, toki-erakunde eskudunek eta udal-liburutegi publikoen arloko eginkizunak esleituta dituzten udal-erakundeek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.
Laguntza honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, batez ere haur eta gazteen artean, baita Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan kultura eta liburutegi zerbitzuak hedatzeko jarduerak laguntzea ere. Besteak beste:
- a) Irakurzaletasuna sustatzearen arloan profesionalei prestakuntza espezifikoa emateko jarduerak. Ez dira sartuko joan-etorrien gastuak, mantenukoak eta jarduera horietan parte hartzetik eratorritako gainerako dietak.
- b) Irakurketako jarduera osagarriak. Hona hemen adibide batzuk: ipuinaren ordua, irakurketa dramatizatuak, literatura-solasaldiak, literatura-aretoak, besteak beste.
- c) Liburuak eta liburutegiak sustatzeko kanpainak, bereziki haur eta gazteen artean irakurle berriak erakartzeko.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2025eko deialdian guztira 150 udalek jaso zuten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntza.






