Nafar Lansarek enplegu-eskariaren «zigilatzea» errazten du, telefono-sistema automatiko berri baten bidez, urteko egun guztietan 24 orduz erabilgarri

0
using computer

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak beste urrats bat eman du herritarrei izapideak errazteko. Hemendik aurrera, enplegu-eskaria berritzea errazagoa izango da Nafar Lansareren telefono-sistema automatiko berriarekin, urteko 365 egunetan 24 orduz erabilgarri egongo baita. Neurriak tramitazio errazagoa eta eskuragarriagoa bultzatu nahi du, eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen Sinplifikazio Administratiboko Planen barruan kokatzen da.