José Mª Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Natalia Bellostas INTIAko zuzendari kudeatzaileak Nafarroako ustiategietako karbono-nekazaritzaren bideragarritasunaren ebaluazioa azterlanaren aurrerapen bat aurkeztu diete gaur goizean nekazaritzako erakunde profesionalei. INTIAk eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) egin dute azterketa hori, eta ezagutza teknikoa indartzen du lurzoruaren osasuna eta ustiategien erresilientzia hobetuko duten nekazaritza-praktikak bultzatzeko.






