Horietako lehenengoan, An international modified Delphi study to prioritise levels of evidence and outcomes to appraise radiotherapy innovation in the ESTRO Value-Based Radiation Oncology framework izenekoan, Cacicedo doktoreak parte hartu du ESTRO Value-Based Radiation Oncology collaborators nazioarteko taldeko kide den aldetik. Azterlan horren bidez, jorratu da erradioterapiako berrikuntzak baloratzeko modua eta zehaztu dira praktika klinikoan eta erabaki sanitarioak hartzeko unean aintzat hartu behar diren emaitzak eta ebidentzia zientifikoaren maila.
Bigarren artikuluan egilekide gisa ageri da, eta hauxe da izenburua: Reirradiation for recurrent head and neck squamous cell carcinoma: international expert consensus recommendations endorsed by the Reirradiation Collaborative Group, the European Society for Radiotherapy and Oncology Reirradiation Focus Group, and the American Society for Radiation Oncology. Argitalpenean jaso dira nazioarteko adituek adostu dituzten gomendioak buruko eta lepoko kartzinoma ezkatatsu errepikatua duten pazienteak edo aurretik erradiatutako eremuetan tumore primarioak dituzten pazienteak berriro erradiatzeari buruz.
Bi lanetan jorratu dira egungo onkologia erradioterapikorako bereziki garrantzitsuak diren gaiak: batetik, ikuspegi klinikotik, sozialetik nahiz antolakuntzaren aldetik benetako balioa duten berrikuntzen ebaluazioa; bestetik, egoera kliniko konplexuetan erabakiak hartzeko orientazioa, orduantxe bereziki garrantzitsua baita pazienteen segurtasuna eta onura terapeutikoa orekatzea.
«Ikuspuntu akademikotik nahiz profesionaletik, bereziki pozten nau The Lancet Oncology aldizkari ospetsuan argitaratu diren bi artikulutan parte hartu izanak. Horrez gain, Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuan egiten den lana ikusarazten laguntzen du eta sendotzen du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen prospekzio zientifikoa», adierazi du Jon Cacicedo doktoreak.
Lan horietako parte-hartzeak nabarmendu du Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuaren asistentzia-, irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera; halaber, lagungarria izan da gure zentroa eta Osakidetza nazioarteko ezagutza-sareetan kokatzeko, xede nagusia izanik tratamendu onkologikoen kalitatea, segurtasuna eta garrantzia hobetzea.






