- Deialdia ikastetxeetako guraso-elkarteentzat, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzat, familien federazio eta konfederazioentzat eta hezkuntza-kooperatibentzat da
- Laguntzek prestakuntza-jarduerak, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak finantzatuko dituzte, baita erakunde horien funtzionamenduari lotutako gastuak ere
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak proposatuta, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteentzat, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzat, familien federazio eta konfederazioentzat eta hezkuntza-kooperatibentzat zuzendutako laguntzen deialdia. Deialdiak 1.033.000 euroko aurrekontua izango du.
Familien elkarteek, federazioek eta gainerako erakunde onuradunek ikastetxeen hezkuntza-lana osatzen duten jarduerak garatzen dituzte, eta hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea sustatzen dute. Deialdi honen bidez, ekimen horiek babestu nahi dira, eta ikastetxeen hezkuntza-jarduerarekin duten lotura indartu.
Diruz lagunduko diren jarduerek ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuarekin bat etorri beharko dute, eta hezkuntzaren lehentasunen artean dauden helburuak bultzatzen lagundu, hala nola bizikidetza positiboa, ikasleen ongizate emozionala, inklusioa, hezkidetza, euskararen erabilera kirol- eta aisialdi-jardueretan eta gaitasun digitalaren hobekuntza.
Deialdian parte hartu ahal izango dute hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek (Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak izan ezik), Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteek, familien elkarteen federazio eta konfederazioek, eta hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibek.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta gastuak
Laguntzak ikasleei eta familiei zuzendutako prestakuntza-jardueretara, jarduera osagarrietara eta eskolaz kanpoko jardueretara bideratu ahal izango dira, baita erakunde horiek sustatutako hezkuntza-izaerako beste ekimen batzuetara ere.
Jarduera horiez gain, laguntzek elkarte, federazio, konfederazio eta hezkuntza-kooperatiben ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren gastuen zati bat ere finantzatu ahal izango dute, deialdian ezarritako baldintzen arabera.
Laguntzen zenbatekoa
Deialdia hiru laguntza-ildotan banatzen da:
- 000 euro, ikastetxeetako guraso-elkarteentzat eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzat.
- 000 euro, familien elkarteen federazio eta konfederazioentzat eta hezkuntza-kooperatiben federazioentzat.
- 000 euro, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxeen titulartasuna duten hezkuntza-kooperatibentzat.
Epeak eta izapidetzea
Erakunde interesdunek hilabeteko epea izango dute eskabideak aurkezteko, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Izapidetzea bide elektronikoz egin beharko da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez, dagokion prozeduraren fitxan.






