Eusko Jaurlaritzak Euskadin goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko 300.000 euroko dirulaguntza bideratuko du

0

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa diruz laguntzen du eta, horretarako, 300.000 euroko dirulaguntza bideratuko du.

Gaur onartu du Gobernu Kontseiluak deialdia eta, bertan jasotzen denaren arabera, goi-mailako kirol lehiaketatzat joko dira nazioarteko eremua eta izaera duten lehiaketak. Bestalde, deialdi honetatik kanpo geratuko dira kirol-erakusketa edo ikuskizunak eta nazioarteko eremu eta izaera ez dutenak.

Honako hauek dira deialdi honetan lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egotea.
  • Mundu-mailako lehiaketetan, bi kontinentetako edo gehiagotako kirolariek parte hartzea.
  • Lehiaketa guztietan, bi herrialdetako eta gehiagotako kirolariek parte hartzea.
  • Zirkuitu edo liga formatuko lehiaketetan, bi herrialdetan edo gehiagotan antolatzea.
  • Tenisaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.
  • Surfaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.
  • Boxeoaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira dirulaguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lor daitekeen goi-mailako kirol-lehiaketak.

Dirulaguntza eskatzeko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2025eko deialdian 35 goi mailako kirol proba lagundu ziren, besteak beste: Zornotzako Nazioarteko Krosa; Gorbeia Suzien Skyrace; Zegama-Aizkorri mendi maratoia; Karrantzako eta Igorreko nazioarteko ziklokrosak; Gran Premio Ciudad de Eibar (UCI Pro), Araba World Tennis Tour Femenino, Durango-Durango Emakumeen Saria; edo Ordiziako Klasika.