Segurtasun sailak eta foru aldundiek suteen aurkako helikopteroa kontratatzen jarraituko dute

0

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2024ko abuztuaren 30ean, suteak itzaltzeko helikopteroaren erabilera batera finantzatzeko. Hitzarmenak bi urteko indarraldia zuen, eta 12 hilabetez luzatzeko aukera zegoen. Kontratua amaitzear, euskal erakundeek 2027ko abuztuaren 31ra arte luzatzea erabaki dute.
Gobernu Kontseiluak lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu du gaur, eta foru-aldundiek ere onartu beharko dute beren kontseiluetan.

Helikopteroa turbina bakarreko modelokoa da eta 900 litro ur garraiatzeko eta orduko 200 kilometrora baino gehiagora hegan egiteko gaitasuna du eta suteak itzaltzeko zerbitzuei laguntzeko misioak betetzen ditu, hala nola, beti ere inguruabar zehatzen arabera, brigadak sute-guneetara eramatea, ura isurtzea (aparduna izan edo ez), eta zaintza, jarraipen eta koordinazioko hegaldiak egitea.

Suteak itzaltzeko helikoptero zerbitzua kontratatuz, euskal erakundeek suteen aurrean erantzuteko gaitasuna indartu dute, azkarrago jardunez eta lurretik iristeko zaila den eremuetara iritsiz.