Bilbon gazte bat atxilotu dute etxebizitza batean jabeak lapurretan harrapatu ondoren

0

Gaur goizaldeko ordu biak aldera, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza baten jabeak polizia bertaratzeko eskatu du, bere etxe barruan pertsona bat lapurretan harrapatu berri zuela esanez. Antza denez, lo zegoenean zaratak entzun ditu beste gela batean, eta hara joan denean ustezko lapurra aurkitu du bertan.

Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat joan da adierazitako etxebizitzara, eta bertan atxikita zegoen susmagarria identifikatu du. Salatzaileak hainbat harramazkada zituen, lapurrak egin dizkionak ihes egin ez zezan borrokan aritu direnean.

Agenteek egiaztatu ahal izan dutenez, eraikinaren fatxadatik eskalatu eta leiho batetik sartu da etxean. Horren aurrean, magrebtar jatorriko 22 urteko gaztea atxilotu egin dute indarrez lapurreta egitea leporatuta.

Polizia-egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.