
Nafarroako Gobernuaren alokairu eta hipoteken bitartekaritzaren arloko Informazio, Aholkularitza eta Bitartekaritza Zerbitzua aurtengo otsailean jarri zen martxan, eta 2.332 arreta eman ditu lehen seihilekoan. Gogora ekarri behar da Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak bultzaturiko zerbitzu honek alokairu eta hipotekei buruzko informazioa eskaintzeaz gain, alokairuen eta hipoteka-gauzatzeen arloko bitartekaritza eskaintzen duela.





