Bi gizon atxilotu dituzte Portugaleten, indarkeriaz telefono mugikor bat lapurtzeagatik

0

Gaur goizaldean, Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Portugaleten, kaleko jarleku batean eserita zegoen emakume bati indarkeriaz telefonoa lapurtzea leporatuta.

Gaur, astelehena, goizaldeko 04:00ak aldera, Ertzaintzari Portugaleteko Vista Alegre auzora joateko eskatu diote. Bertaratu diren polizia-patruilek lagun batekin kaleko jarleku batean eserita zegoen biktima, espainiar nazionalitateko 47 urteko emakumea, identifikatu dute.

Emakumeak agenteei azaldu dienez, minutu batzuk lehenago, bi gizon hurbildu zaizkie eta hizketan hasi dira, eta, bat-batean, inplikatuetako batek heldu eta lurrera bota du biktima, bigarrenak lagunari arreta galarazten zion bitartean. Jarraian, bi gizonek alde egin dute, eta emakumea orduan konturatu da mugikorra lapurtu diotela.

Ertzainak lapurren bila hasi dira eta handik minutu batzuetara aurkitu dituzte inguruan. Horietako batek bere gauzen artean zeraman lehentxeago biktimari lapurtutako telefonoa.

Inplikatuak indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dituzte. Lehengoa magrebtar jatorriko 34 urteko gizona da, polizia-aurrekari ugari dituena eta ondarearen aurkako delitu batengatik duela gutxi ere atxilotu zutena, eta, bigarrena, europar jatorriko 24 urteko gaztea da, polizia-aurrekariak dituena, horietako bat 2023ko atxiloketa bat ondarearen aurkako delitu batengatik.

Bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte, eta bertan egongo dira epailearen eskuetan jarri bitartean.