
Ostiral honetan, Agustin Gonzalez Acilu (Altsasu, 1929ko otsailaren 18a – Madril, 2023ko abuztuaren 15a) konpositorearen funts dokumentalaren dohaintza aurkezteko ekitaldia egin da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria buru izan duen ekitaldian, Mª José González Ribot familiaren ordezkaria eta David Gálvez Iruñeko Ganbera Abesbatzako zuzendari eta konpositorearen obran aditu nabarmena izan dira.





