Emakume baten gorpua berreskuratu dute itsasadarrean, Bilbo parean

0

Gaur gaueko hamarrak hogei gutxi inguruan, dei bat jaso da Sos Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuan, izan ere, komunikatzaile batek giza gorputza zirudiena ikusi du uretan flotatzen.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, eta suhiltzaileen ontzi batek gorpua uretatik atera eta Bilboko kai batera eraman du. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Ataleko ontzia ere bertaratu da. Bertaratu den medikuak pertsona horren heriotza baieztatu du.

Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoaren nortasuna zehazteko. Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eramango dute.