Nafarroak, laugarren hilabetez jarraian, Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen errekor berria ezarri du uztailean, 323 313 afiliatura iritsi da eta. Horrenbestez, Foru Komunitatean azken hiletan izan den enplegu-sorrera eta lan-merkatuko dinamismoa berretsi dira.






