Gizon bat atxilotu dute Bilbon iruzur egiteagatik eta indarrez sartzeagatik

0

Atzo, asteazkena, 20:45 aldera, Bilboko Indautxu auzoko hostal bateko  langile batek partikular baten deia jaso zuen, hostalean bere kreditu-txartelarekin zordunketa bat egin zela eta txartela goiz horretan bertan Donostian lapurtu ziotela esanez.

Bertaratu ziren Ertzaintzaren baliabideek gertakariari buruzko informazioa bildu zuten. Lapurtutako txartelarekin ordaindu zuen bezeroak, polizia ikustean, Gipuzkoako hiriburuan egindako lapurretaren biktimaren izenean zeuden bi kreditu-txartel bota zituen paperontzi batera, eta berea ez zen gela batean sartu zen.

Agenteek susmagarria, magrebtar jatorriko 39 urteko gizona, identifikatu zuten, eta jakitera eman zioten iruzur-delituagatik eta indarrez sartzeagatik atxilotuko zutela.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta horiek amaitu ondoren, epailearen eskuetan jarriko dute.