
Nafarroako Gobernuak Babes Zibileko Lurralde Plana (PLATENA) larrialdiko 2. mailara igotzea agindu du gaur goizean, asteazkeneko (abuztuak 12) eklipsearen aurrean. Aurreikuspenen arabera, jendetza bilduko da, baso-suteak eta tenperatura altuak izateko arriskua handia egongo da, eta trafikoan auto-ilarak izango dira, eguzki-ekitaldiaren aurretik eta haren ostean, besteak beste.





