Alderik Aldeko Mikropoema Lehiaketa

0

OPEN Bilbao Arkitektura Jaialdiak, BIZNA Estudioak eta Idazle Eskolak Punta Begoña Fundazioaren laguntzarekin antolatutako poesia lehiaketa honek Punta Begoña Galerien historia sustatu eta zabaltzea eta Ramiro Pinillaren figura literarioa omentzea ditu helburu.

Ramiro Pinillak Getxoko udalerriari eskaini zion bere obraren zati handi bat, bere eleberri eta ipuin liburuetan udalerriaren industrializazio prozesua kontatuz. Punta Begoña Galeriak askotan agertu izan dira bere obran, eta Galeón Jauregia izenez bataiatu zituen literarioki.

Gaiak

Punta, zurkaizti, apuntatu, punta-zorrotz, kamustu, punteatu. Puntala.

Zer da eraikuntza arkitektoniko eta literarioko materiala? Nola eraikitzen da eraikin bat, poema bat, bertso bat, nola zaharberritzen da istorio bat?

Zaharberritze kontzeptua ikuspegi poetiko batetik erabiliz eta Punta Begoña Galeriak osatzen duten zokoguneetan begirada jarriz, baita osatzen duten materialen aniztasuna ere, eraikinean inspiratutako poema bat eraikitzea. Ramiro Pinillaren Galeon jauregia erabili behar da literatura-erakusle gisa, Verdes valles, colinas rojas elaberriko esaldi hau maileguan hartuta: «una galería corrida de punta a punta» edo, euskaraz idazten baduzu: «alderik aldeko galeria luzea».

Nola parte hartu

Mikropoemen gehieneko luzera sei bertsokoa izango da (izenburua kontuan hartu gabe), eta “una galería corrida de punta a punta” bertsoa eduki behar du. Zure poema euskaraz aurkeztuz gero, erabili beharreko bertsoa hau izango litzateke: «Alderik aldeko galeria luzea».

Zure poema gaztelaniaz edo euskaraz bidal dezakezu datorren irailaren 7a baino lehen.

Astelehenean, irailak 28irabazlea eta finalistak iragarriko dira, eta ostegunean, urriak 1, solasaldi bat epaimahaiarekin eta sari banaketa izango dira.

Sariak eta epaimahaia

Poema irabazleak eta Alderik Aldeko Mikropoema Lehiaketaren I. Edizioko lau poema finalistek Punta Begoña Galerietako hainbat puntutan ikusgai izango dituzte bere poemak, irabazleak eraikinaren fatxadako leku nagusia hartuz.

Gainera, Páginas de Espuma-ren Escribir Poesía eskuliburua jasoko dute, eta aurkezpen-ekitaldian emango zaie, ostegun arratsaldean, urriaren 1ean, Punta Begoña Galerietan.

Irabazlea Bilbon Irakurri, Idatzi, Sortu ikastaroari hasiera emateko Bernardo Atxagarekin egingo den hitzaldira ere gonbidatuko dute.

Lehiaketako epaimahaia María Bengoak, Jorge Dioni Lópezek eta Idoia Carramiñanak osatzen dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea hemen.