- 2026ko deialdiek 500.000 euro izango dituzte hezkuntza, herritarren parte-hartzea eta tokiko bizikidetzaren arloetako proiektuak bultzatzeko
Gobernu Kontseiluak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak proposatuta, Elkarrekin 2026 Bonuak Programaren hiru deialdiak onartu ditu gaur. Programa horren helburua da Euskadin bakearen kultura, giza eskubideak, bizikidetza demokratikoa eta indarkeriarik eza indartzea.
Aurtengo berritasun nagusia da zuzkidura ekonomikoa handitzea, 2025ean 250.000 euro izatetik 2026an 500.000 euro izatera pasa baita. Horri esker, ikastetxeek, toki-entitateek, elkarteek eta gizarte-mugimenduek garatutako proiektuak laguntzeko baliabideak bikoiztu dira.
Azken edizioan, 33 ikastetxek, irabazi-asmorik gabeko 20 entitatek eta 13 toki-entitatek baliatu zuten programa.
Laguntzak hiru jarduketa-ildotan banatzen dira:
- Hezkuntza-esparrua:000 euroko zuzkidura du, eta belaunaldi berrien artean bakea, giza eskubideak, demokrazia eta indarkeriarik eza gisako balioak sustatze aldera irabazi-asmorik gabeko entitateek eta Euskadiko ikastetxeek elkarrekin bultzatutako proiektuak lagunduko ditu.
- Tokiko bizikidetza:000 euro izango ditu, eta udalerri eta auzoetan kohesio komunitarioa, bizikidetza eta elkarrizketa soziala indartze aldera irabazi-asmorik gabeko gizarte-entitateek eta tokiko entitateek sustatutako ekimenak babestuko ditu.
- Herritarren parte-hartzea:000 euro izango ditu, irabazi-asmorik gabeko entitateek eta bakearekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin konpromisoa duten herritarren elkarte, antolakunde eta mugimenduek elkarlanean garatutako proiektuak laguntzeko.
Deialdi berri horrekin, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak erakundeen eta gizarte zibilaren arteko elkarlanaren aldeko apustua indartzen du, Euskadi kohesionatuagoa, parte-hartzaileagoa eta balio demokratikoekin eta giza eskubideekin konprometituagoa eraikitzen jarraitzeko tresna den aldetik.






