Osasun Departamentuak profesionalen prestakuntza-egonaldiak finantzatuko ditu gaitasun berriak eskuratzeko

0

Osasun Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu du profesionalek Osasun Zientzietan egiten dituzten prestakuntza-egonaldiak diruz laguntzeko deialdia. Osasun Departamentuan edo atxikitako zentroetan jardunean dauden langileek irailaren 22ra arte eskatu ahal izango dute diru-laguntza hori, izapide-fitxaren bidez.