Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) lankidetzan ari dira unibertsitate-diploma bat abiarazteko, xede duena Nafarroako Antzinako eta Erdi Aroko ondarean espezialista izatea, eta bi erakundeen arteko hitzarmen baten bidez arautzen dena. Berezko Tituluaren eskolak irailaren 8an hasi ziren, eta izen-ematearen kupoa bete du, 33 ikasle matrikulatu baitira.






