Nafarroako Gobernuak 700.000 euroko bi zuzeneko dirulaguntza emango dizkio Iruñeko Udalari, etxebizitza-premia larriak dituzten pertsonen arretarako dituen zerbitzuetarako, gaurko asteko saioan erabakitakoaren arabera. Helburua ekimenak, hala nola ‘Etxe bat-Un hogar’ prebentzio eta akonpainamendu sozialeko programa, sendotzea da, zeina 78 toki izatetik 85 izatera igarotzea aurreikusten den. Horrez gain, bizitegi-bazterketaren hautemate- zein arreta-talde berriaren (EDAER) jarraitutasuna ere babestu nahi da; izan ere, baliabide espezializatu horrek babes-jarduketak egiten ditu kalean bizi direnentzako edo bizigarritasun-baldintza egokiak ez dituzten etxebizitzetan bizi direnentzako.






