Osakidetzak 23-24-25eko EPE-ko bigarren faseko azterketak egiteko egunak eta ordutegiak iragarri ditu

0
  • 23.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena bigarren fase honetako 41 kategorietarako, eta hautaprobak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira azaroko hiru asteburutan, azaroaren 6-7-8an, eta azaroaren 21ean, 22an eta 27an

2023-24-25eko EPEaren bigarren faseko azterketak egiteko esleitutako ordutegiak gaur argitaratu ditu Osakidetzak bere webgunean, ekainaren 2tik aurrerako izen-emate epea izan zuten 41 lanbide-kategorietarako. Probak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira hiru asteburutan: 2026ko azaroaren 6an, 7an eta 8an, 21ean eta 22an eta 27an.

Hautaketa-probak ostiraletan, larunbat eta igandeetan egingo dira, hiru ordu-bloketan: goizekoa, eguerdikoa eta arratsaldekoa. Zehazki, honela antolatu dira:

 

KATEGORIA DATA LEKUA ORDUTEGIA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA 2026/11/06 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
PSIKOLOGO FT 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
FARMAZIAKO FT 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
GARRAIO SANITARIOAREN GID. 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
ODONTOLOGIAKO FT 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
INFORMATIKAKO TEKN. ESP. 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
AUDIOPROTESIKO TEKN. ESP. 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
SEGURTASUNEKO PREBENTZIOKO GMT 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
SUKALDARIA 2026/11/07 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
OPTIKAN DIPLOMADUNA 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GMT 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANETAKO OF. 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
INFORMATIKAKO TEKN. ESP. 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
ELEKTROMEDIKUNTZAKO INST. TEKN. 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKN. ESP. 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
JOSKINTZAKO OFIZIALA 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
ERGONOMIAKO GMT 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKN. ESP. 2026/11/08 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
LETRADU KORPORATIBOA 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOETAKO OF. 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
EMAGINA 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
TERAPEUTA OKUPAZIONALA 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GID. 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT 2026/11/21 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
GMT JURIDIKOA 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
MANTENTZE-LANETAKO OF. ITURGINA 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 9:30
MANTENTZE-LAN MEKANIKOETAKO OF. 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
EMERGENTZIETAKO FEM 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
DIETETIKAKO TEKN. ESP. 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 13:30
KSU-KO FEM 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
ERRADIOTERAPIAKO TEKN. ESP. 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
LIBURUZAINA 2026/11/22 Elurreta ikastegia – Vitoria-Gasteiz 17:30
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO EMT 2026/11/27 BEC – Barakaldo 9:00
ANTOLAKUNTZAKO GMT 2026/11/27 BEC – Barakaldo 12:00
GIZARTE-LANGILEA 2026/11/27 BEC – Barakaldo 15:00
EKONOMIAKO GMT 2026/11/27 BEC – Barakaldo 15:00
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKN. ESP. 2026/11/27 BEC – Barakaldo 18:00

 

Horrela, Osakidetzak aurrera egiten du enplegu publikoaren deialdiaren prozesuan. 23.747 izangaik eman dute izena 41 kategorietako azterketak egiteko, 2026ko ekainean BECen (Barakaldo) azterketak egin zituzten 9 kategorietako izangaiez gain.

Hain zuzen ere, EPEaren lehen fasea ekainean egin zen, BECen, eta antolaketa- eta partaidetza-arrakasta sendoarekin amaitu zen. Hala, koordinazio arina eta hautagaien bertaratze handia lortu ziren, eta horrek Osakidetzak tamaina handiko hautaketa-prozesuetarako duen gaitasun operatiboa baliozkotu zuen.

2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz. Osasun Sailak koordinatzen duen akordio estrategiko horren arabera, osasun-sistema eraldatzea lehentasunezko ardatza da, antolamenduaren berrikuntza sustatzen du eta asistentziaren jasangarritasuna eta kalitatea bermatzen ditu euskal kudeaketa publikoaren printzipio gidari gisa.