Gobernu Kontseiluak Turislan Euskadiko Turismo Sektoreko Enplegu Azoka egiteko zuzeneko dirulaguntza onartu du.
Turislan turismo-sektorean espezializatutako enplegu-azokak harremanetan jartzen ditu enpresak eta profesionalak, lan-bitartekaritza eta kontratazioa erraztu dadin, turismo-enpresen langile-premiei erantzun dakien eta sektorean pertsona kualifikatuak sar daitezen.
Azoka egiteko 124.000 €-ko zenbatekoa izango da, Sailaren eta Ficoba Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez lortuko dena. Ficoba Fundazioa arduratuko da 2026ko azaroaren 19an Ficoba erakustazokan (Irun) egingo den azoka antolatu, kudeatu eta gauzatzeaz.
Euskadiko Turismo Sektoreko Enplegu Azoka (Turislan 2026) berrabiarazteko “edizio pilotua” izango da, hau da, etorkizuneko edizioetan proiektua lurraldean hedatu aurretik, proiektua suspertzeko hasierako fasea. Azokak turismo-sektoreko lan-bitartekaritzari helduko dio, eta kontratazio-premiak dituzten enpresak eta enplegua bilatzen ari diren hautagaiak bilduko ditu, honako gune hauetan:
- Enpresa erakusleen gunean.
- Lan-elkarrizketen gunean.
- Lan-orientaziorako gunean: «Zure CVa jada ez da nahikoa: nola nabarmendu aro digitalean» tailerra






