Nafarroak Valderrey urtegia 2028-2033 Ebroko Plan Hidrologikora sartzeko eskatu dio Ebroko Konfederazio Hidrografikoari

0

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José María Aierdik eta Nekazaritzako zuzendari nagusi Ignacio Gilek bilera bat egin dute Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan, Zaragozan, erakunde horretako zuzendari tekniko José Ramón Luquerekin, Foru Gobernuak etorkizuneko Ebroko Mugapearen Plan Hidrologikoari buruz egindako oharrak helarazteko, plangintzako laugarren zikloari dagokionez (2028-2033).