Nafarroak bere turismo aktiboaren eredua partekatu du Mexikon, Kirol Turismoaren 4. Mundu Biltzarrean

0

Irailaren 7tik 9ra Mexiko Hirian egin zen Kirol Turismoaren 4. Mundu Biltzarrean parte hartzera gonbidatu zuten Nafarroa. NBE Turismoak, Mexikoko Gobernuko Turismo Idazkaritzak eta Merkataritza, Zerbitzu eta Turismoko Ganbera Nazionalen Konfederazioak (CONCANACO SERVYTUR) antolatutako ekitaldiak 30 herrialdetako 520 parte-hartzaile bildu zituen: agintari turistikoak, enpresak, langile akademikoak eta ordezkari diplomatikoak, besteak beste.