Lurralde Kohesioko kontseilari Óscar Chivitek, Berta Miranda Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusiak, Raquel Paz Cabanillaseko alkateak eta Pablo Arellano alkateordeak parte hartu dute gaur Cabanillaseko bizikletentzako eta oinezkoentzako pasabideen eta tarteen inaugurazioan. Jarduketek 400.000 eurotik gorako inbertsioa ekarri dute, eta horietatik 350.000 Nafarroako Gobernuak jarri ditu, eta gainerakoak Udalak. Bizikletentzako eta oinezkoentzako 870 metro berri gehitzea ahalbidetuko dute.






