Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeriaz lapurreta egiteagatik

0

Joan den irailaren 14an, Ertzaintzak jakin zuen ibiltzeko taka-taka baten laguntza behar zuen 95 urteko emakume espainiar bati indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela bere etxeko atarian. Antza denez, gizon bat emakumearekin batera sartu zen atarian, eta, emakumea igogailura hurbildu zenean, indarrez tira eginda lepoan zeraman katea kendu eta atean zain zuen beste pertsona batekin batera ihes egin zuen.

Gertakariaren inguruan abian jarritako ikerketari esker identifikatu ahal izan zituzten 18 eta 26 urteko bi gazteak, biak magrebtarrak, lapurretaren ustezko egileak zirelakoan, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, joan den larunbatean atxilotu zituzten indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko eginbideak bete eta gero epailearen eskuetan jartzeko.