
María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak gaur goizean bisitatu ditu Tuterako ETI San Juan Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratuaren birmoldaketa-lanak, eta, besteak beste, ETI San Juanen sukalde berriak ikusi ditu, non ikasleak dagoeneko Sukaldaritza eta Gastronomia zein Jatetxe Zerbitzuen prestakuntza jasotzen ari diren. Ziklo horiek Hezkuntza Departamentuak abiarazi ditu 2026/2027ko ikasturte honetan, eta Tuteran zein Erriberan asko eskatutako prestakuntza-eskaintza bat da. Chiviteren arabera, hamarkadetan zehar eskatutako lanbide heziketa hori abiaraztea «Erriberaren jomuga historikoa da, eta Gobernu honek errealitate bihurtu du».





