Kontsumoak VIVANTA hortz-klinikak ixteak eragindako pertsonei jakinarazi die nola erreklamatu behar diren egiteke dituzten tratamenduak

0

Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak alerta bat argitaratu du VIVANTA taldeko hortz-klinikak ixteak eragindako pertsonentzat, kontratatutako eta egin gabeko tratamenduak eskatzeko jarraitu beharreko urratsei buruzko informazio praktikoa emateko. VIVANTA Taldea bi sozietatek osatzen dute: VIVANTA DENTAL, S.L.U. eta CLÍNICA VIVANTA, S.L.U., Logroñon, Zaragozan eta Gasteizen ezarritako zentroekin.