Zer egiten dugu platano bat orbanez betetzen hasten denean, azenario batek sendotasuna galtzen duenean, tomate bat helduegi dagoenean edo ogia gogor geratzen denean? Askotan, erantzun automatikoa botatzea izaten da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatutako sentsibilizazio kanpaina berriak beste galdera bat sartu nahi du gure etxeetan: “Ziur bota egin behar dela?”






