Kulturak Shortzinemaren 2026. ediziorako hautatutako film laburrak aurkeztuko ditu urriaren 15ean Nafarroako Filmotekan

0

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak datorren ostegunean, urriaren 15ean, Nafarroa Shortzinema Katalogoaren bosgarren ediziorako hautatutako film laburrak aurkeztuko ditu Nafarroako Filmotekan. Nafarroako zuzendaritza eta produkzioko sei produkzio dira, joan den maiatzean ezagutarazi zirenak, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak banaketarako zerbitzu espezializatu bat jarriko du haien eskura, Foru Komunitatea estatuko eta nazioarteko jaialdietan ordezka dezaten. Zerbitzua 2027ko ekainera arte egongo da indarrean.