Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdi eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako kontseilari Amaia Barredo Europako Batzordeak Bruselan duen egoitzan izan dira gaur, asteartea, Christophe Hansen Nekazaritza komisarioaren taldearekin biltzeko eta EBren 2028-2034 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuari (NPB) buruz ireki berri diren negoziazioen aurrean bi erkidegoek dituzten jarrerak helarazteko.






