Raquel Casas doktorea Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko onkologo medikoa da eta, ospitaleko paziente batekin eta beste zentro batzuetako profesionalekin batera, parte hartu du Biriketako Minbizidunen Espainiako Elkarteak (AEACaP) sustatutako «A pulmón» proiektuaren beste etapa batean, zeinak oraingoan barne hartzen baitzuen Aneto mendiko gailurrera (3.404 m) igotzea.
Espedizioak pazienteak eta osasun-langileak bildu ditu helburu hauek betetzeko asmoarekin: biriketako minbizia ikusaraztea, ukitutakoek elkar laguntzea, jarduera fisikoa egitea eta naturarekin kontaktuan egotea lortzea, horiexek baitira gaixotasun hori dutenen ongizaterako lagungarriak diren elementuak.
Raquel Casas doktoreak adierazi duenez, mota horretako ekimenek nabarmentzen dute oso garrantzitsua dela biriketako minbizia duten pazienteek aire zabalean jarduera egitea, horrek eragin positiboa baitu haien ongizate fisiko zein emozionalean.
Parte-hartze horren bitartez, jarraipena emango zaio Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak «A pulmón» proiektuaren barruan hasitako lankidetza. Izan ere, 2024an, Raquel Casasek eta Toraxeko Kirurgian espezializatuta dagoen Claudia Loidi doktoreak parte hartu zuten Euskadin egindako etapan eta Aizkorri mendia igo zuten.






