Aldibereko hainbat infekzioren aurreko egoera immunologikoa detektatzeko sistema azkar eta eraginkorra proposatzen du FastAb-ek, auto-test formatuan. Biztanleria orokorrak hainbat gaixotasunen aurrean duen prebalentziaren eta serobihurketaren gaineko informazioa modu automatizatuan jasotzeko aukera ematen du sistemak. Hala, adimen epidemiologikoko datuak ematen ditu, epidemien aurkako defentsa-estrategiak diseinatzen eta inplementatzen eta garapen farmazeutikoak planifikatzen laguntzeko.
CIC biomaGUNEk garatutako eta patentatutako MELISA teknologiak emandako abantailei esker da posible FastAb sistema. Abantaila horien artean, ekoizpen-kostu baxuak, diseinuaren malgutasuna, detekziorako sentsibilitatea eta erreaktiboen egonkortasuna nabarmentzen dira.
Technology Readiness Level
Proiektua TRL3 mailan dago, TRL5erako bidean.
Venture Readiness Level
Inkubazioa
Merkatua
Biztanleria orokorra da auto-test bidezko detekzio-sistema honen hartzailea. Jasotako datu epidemiologikoak osasun-sistema nazionalei eta industria farmazeutikoari bideratuta daude.
Technology tags
nanotech big data mobile app deep tech
Negozio-eredua
Bezeroa
B2C – B2B
Diru-sarrera eredua
Produktuaren salmenta eta datuen ustiapena
Proiektuaren beharrak
Honakoekin konektatu nahi du…
Talentu ekintzailea; Pilotuak garatzeko erakundeak; Inbertitzaileak; Aholkulariak