Atzerritarren lan-baimenak kudeatzeko gaitasuna indartu du Eusko Jaurlaritzak aldi baterako programa baten bidez

0

Gobernu Kontseiluak langile juridikoak kontratatzea onartu du, atzerriko enpleguaren arloan transferitutako eskumenak bere gain hartzeko

Gobernu Kontseiluak aldi baterako programa bat sortzea onartu du gaur, Euskadin lan egiten duten atzerritarrei lan baimenak emateko Estatuak transferitutako eskumenak bere gain hartu ahal izateko.

Horren bidez, erantzukizun berri horiek modu eraginkorrean kudeatzeko beharrezko baliabideez hornitu nahi da Eusko Jaurlaritza, eta kudeaketak eskatutako arintasunez eta eraginkortasunez egingo direla ziurtatu, horrela kolektibo horren lan eskubideak eta tratu berdintasuna bermatuz.

Programa horren arabera, bi aholkulari juridiko kontratatuko dira 12 hilabeteko epean, eta epe hori luzatu ahal izango da lanpostu horiek Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko lanpostuen zerrendan atxiki arte. Kontratazio horiek bitarteko funtzionarioen figurarekin egingo dira, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legean ezarritakoaren arabera.

Langile berriak arduratuko dira, besteak beste, bizileku eta lan baimenak izapidetzeaz, aldaketez, berritzeez, jatorrizko kontratazioen kudeaketaz eta Lan Ikuskaritzarekin lotutako lanez, araudia betetzen dela bermatzeko.