Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioi euroko laguntzak abian jarri ditu Euskadiko turismoa hobetzeko
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lurralde-proiektu turistikoak babesteko laguntza-programa berri bat proposatu du. Dirulaguntzek 1.805.000 €-ko aurrekontua dute guztira (1.263.500 €2025ean eta 541.500 €2026an), eta Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetzera bideratuta daude.
Laguntza-programa bi dirulaguntza-lerrotan banatzen da. Alde batetik, Euskadiko helmugen erakargarritasuna eta esperientzia turistikoa hobetzea helburu duten lurralde-proiektu turistikoak. Eta, bestetik, helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetuko duten proiektuak.
Laguntza hauek erakunde publiko zein pribatuei zuzenduta daude. Erakunde hautagaien artean daude udalak, tokiko erakunde autonomoak, enpresa- eta toki-erakunde publikoak eta turismoa sustatzeko ardura duten titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak. Gainera, eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremuan jarduten duten erakundeak ere hautatu ahal izango dira, besteak beste, kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak eta turismo-produktuak kudeatzen dituzten beste erakunde eta elkarte batzuk.