Torres Lehendakariordeak iritzi dio “ezinbestekoa” dela “lidergo feminista defendatzea” botere egitura tradizionalak eraldatzeko

0

Eskatu du emakumeek lanpostu exekutiboetan eta zuzendaritza postuetan sartu behar dutela, “baldintza berdinetan, enpresen lehiakortasunerako elementu dielako, eta kristalezko sabaia hausteko, “batzuetan zementuzkoa dirudien arren”

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren ustez, “ezinbestekoa da lidergo feminista defendatzea, ekitatearen, inklusioaren eta justizia sozialaren printzipioetan oinarrituta egongo dena eta botere egitura tradizionalak aldatuko dituena, egitura horizontalagoekin ordezkatzeko”.

Professional Women ‘s Network ekimenaren baitan, gaur, Bilbon egin den inaugurazio ekitaldian, bideo baten bidez, emakumeak lanpostu exekutiboetan eta zuzendaritza postuetan sartzeko beharra aldarrikatu du Torresek, “baldintza berdinetan, enpresen lehiakortasunerako elementu direlako”, eta iritzi dio kristalezko sabaia deiturikoak batzuetan “zementuzkoa” dirudiela, “asko kostatzen baita apurtzea eta ikusaraztea”.

Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak “ikusgarritasuna eta lankidetza” eskatu du erabakiak hartzerakoan, talentuaren erakarpena eta atxikipena “maximizatu” ahal izateko, eta, aldi berean, 50-50 helburua lortzeko “laguntza sareak” sortzea ere bai.

Ildo horretan, “zalantzarik gabe berdintasun eraginkorra eta emakumeen lidergoa” lortzeko bidean aurrera egitearen alde agertu da Torres Lehendakariordea, “bizitzako esparru guztietan emakumeek egindako aurrerapenak zalantzan jartzen diren une honetan”. “Zuek funtsezko zarete egiten ari garen prozesu honetan”, ziurtatu du.