n 17an Bizkaia with the talent Topaketa izango da
Talentuaren kudeaketa izango da ardatza «Bizkaia with the talent» topaketan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta datorren ekainaren 17an lurraldeko erakunde, enpresa eta profesionalak bilduko ditu Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Helburua da esperientziak partekatzea eta STEM profil kualifikatuak erakartzearen, garatzearen eta fidelizatzearen inguruko proiektuak ikusaraztea.
Jardunaldia Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak itxiko du, eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak emango dio hasiera. Biek jarriko dute ikusgai Bizkaiak duen konpromisoa STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) talentuaren arloan dagoen arrakala murritz dadin.
Ekitaldiaren programak nazioarteko konpainia handiek talentua nola kudeatzen duten ezagutzeko aukera emango du. Sergio Ezamak, Netflixeko Giza Baliabideen zuzendari globalak, topaketaren hitzaldi nagusian azalduko du zein den streaming plataformaren antolaketa-kultura, eta zein lan egiten duen profesionalak oso ingurune lehiakorretan erakartzeko eta garatzeko. Pertsonen zuzendaritzan maila globalean duen esperientziatik abiatuta, autonomia, sormena eta bikaintasuna eguneroko bizitzako parte diren lan-espazioak sustatzeko gakoei helduko die.
Tokiko kasu arrakastatsuak ere aurkeztuko dira, hala nola Devol enpresa teknologikoarena, zeinak nazioarteko talentua integratzeko eredua partekatuko baitu praktiken eta prestakuntza espezializatuaren bidez. Felipe Rebollo Devoleko zuzendariak, eta Jesús Sevillano sistemen ingeniari eta Deustuko Unibertsitateko Konputazio eta Sistema Adimendunetako Masterreko ikasleak, elkarrizketa batean parte hartuko dute, eta bertan azalduko dute zein diren profesional gazteak hartzeko eta garatzeko estrategiaren gakoak.
«Pertsonak kudeatzeko ibilbide-orria» izeneko mahai-inguruan honako hauek bilduko dira: Andrea Martínez, Mairuko Giza Baliabideen arduraduna; Leire Jordán, Einnek-eko bazkidea eta pertsona nahiz sistemen zuzendaria; eta Zuriñe Larrauri, Zunibalgo pertsonen zuzendaria. Saioan, enpresa horiek beren estrategiak nola egokitzen ari diren aztertuko da, lan-merkatuaren egungo erronkei aurre egiteko.
Topaketa «Bizkaia with the talent» foru estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horretan, 41 erakundek parte hartuko dute lankidetzan, zeinak 20 proiektu aktibatzen ari baitira, hala nola Labo-talentua ETEentzat, Batu edo Digital Talent Hub. Proiektu horiek lurraldean talentu-ekosistema indartzera bideratuta daude, ETEentzako pertsonen kudeaketako ibilbide-orri bat diseinatuz, enpresen eta lanbide-heziketako zentroen arteko konexioaren bidez eta jardunean dauden profesionalentzako konpetentzia digitaletan gaituz. Era berean, ekintza espezifikoak garatzen ari dira nazioarteko profilak erakartzeko, bereziki Latinoamerikakoak, Bizkaian campusa duten unibertsitateetan emandako STEM masterren bidez, horiek amaitu ondoren laneratu daitezen.
Jardunaldia BECeko Luxua aretoan egingo da, eta guneak izango ditu bai networkingen aritzeko, bai parte hartzen duten eragileen artean lankidetzan jarduteko. Izena emateko epea ekainaren 12ra arte egongo da zabalik, ekitaldiaren webgune ofizialaren bidez: topaketa.bizkaiawiththetalent.eus.
EGITARAUA
9:30 – 9:45 | Ongietorria eta «Bizkaia with the talent» estrategiaren aurkezpena
Ainara Basurkok hartuko du hitza, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko foru diputatuak.
9:50-10:15. Mahai-ingurua: «Pertsonak kudeatzeko ibilbide-orria»
Andrea Martínez, Mairuko Giza Baliabideen arduraduna;
Leire Jordán, Einnek-eko bazkidea eta bertako pertsona eta sistemen zuzendaria;
Zuriñe Larrauri, Zunibalgo pertsonen zuzendaria.
10:20 – 10:35 | Elkarrizketa: «Esperientziak nazioarteko profilen erakarpenean eta kudeaketan»
Jesús Sevillano, ingeniaria eta Deustuko Unibertsitateko Konputazioa eta Sistema Adimendunak masterreko ikaslea
Felipe Rebollo, Devoleko zuzendaria.
10:35 – 10:55 | Hitzaldia: «Kudeaketa-eredu desberdin bat»
Sergio Ezama, Netflixeko Global Chief Human Resource Officer.
10:55 – 11:00 | Itxiera
Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
Jardunaldian parte hartuko duten profilak:
- Andrea Martínez, Mairuko Giza Baliabideen arduraduna. Bilboko startup teknologiko horretan pertsonen kudeaketa bultzatzeko ardura du.
- Leire Jordán, Einnek-eko bazkidea eta bertako pertsona eta sistemen zuzendaria. Bizkaiko industria-enpresa gazte honetan ekipoak garatzeaz arduratzen da.
- Zuriñe Larrauri, Zunibalgo pertsonen zuzendaria. Itsas inguruneari aplikatutako sektore teknologikoan talentua kudeatzen espezializatua.
- Jesús Sevillano, ingeniaria eta Deustuko Unibertsitateko Konputazioa eta Sistema Adimendunak masterreko ikaslea. Bizkaia Talenten «Study & Work» programan parte hartzen du, nazioarteko talentua erakartzeko bultzatzaile gisa, Bizkaiko enpresa-sarearekin lankidetzan.
- Felipe Rebollo, Devoleko zuzendaria. Prozesuak automatizatzeko softwarea garatzeko enpresa zuzentzen du, nazioarteko profil profesionalak erakartzen ari dena
Informazio gehiago: https://topaketa.bizkaiawiththetalent.eus/