Nerea Melgosa sailburuak azaldu duenez, Auzitegi Gorenak gaur emandako ebazpena Espainiako Estatuko gobernuari eginiko arreta dei berri bat izan daegitea da. «Estatuak ez ditu bere betebeharrak bete, eta ezin gara etengabe epaiekin ibili; bihar Egiturazko Immigrazio Plan Integral bat mahai gainean jarriko dugu Euskadik eta Kanariak» azaldu du sailburuak.
«Plana berrituta dago eta hainbat ardatz ditu: egoeraren diagnostikoa eta etorkizuneko prospekzioa, gobernantza eta parte-hartzea, memoria ekonomikoa, ekintza zehatzak, ebaluaziorako adierazleak…» gaineratu du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bihar, Bartzelonan egingo den autonomia erkidegoetako presidenteen konferentzian, Imanol Pradales Lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak plan hori aurkeztuko dute. «Estatuaren esanetara jartzen gara migrazio politikak egiten irakasteko, ezin dugu orain arte bezala jarraitu» esan du Melgosa sailburuak.