- Nazioarteko trafikoa %3,8 igoko dela aurreikusten da, eta barne-trafikoa %3, iazko datuekin alderatuta
- Neurriak hartuko dira, batez ere, ohiko bost puntu kritikoetan
Joana Egiluz Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko sailburuordeak eta Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak gaur aurkeztu dituzte 2025eko Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziaren aurreikuspenak eta trafikoa arintzeko eta gorabeherak gutxitzeko helburuarekin hartuko diren neurriak. Operazio hori ostiralean, hilak 27, hasiko da, 15:00etan.
Lopidanako Zerbitzugunean (A-1ean) egin den aurkezpenean gogorarazi da, gure errepideetan ohikoa den bezala, udako hilabeteetan ondo bereizitako bi trafiko-fluxu egongo direla eta horien ondorioak batu egiten direla. Alde batetik, nazioarteko trafikoa, Itsasartea Igarotzeko Operazioaren esparruan Frantziatik Portugalera eta Afrika iparraldera bidean Euskadi zeharkatuko duten ibilgailuekin, asteburu jakin batzuetan biltzen diren igarotze-fluxuekin (irteeran, batez ere, uztaileko azken asteburuan eta abuztuaren lehenean, eta, itzuleran, abuztuko azken bi asteburuetan). Eta, bestalde, barne-trafikoa, uda osoan berdintsua dena, gorabehera handirik gabea,, euskal herritarrak askoz ere modu mailakatuagoan eta jarraituagoan irteten eta itzultzen baitira oporretatik.
Aurreikuspena
2025. urteko uda honetan, nazioarteko trafikoa %3,8 inguru handituko dela aurreikusten da, aurreko urtearekin alderatuta; izan ere, 2.110.000 ibilgailu inguru ibiliko direla gure errepideetan espero da. Horrela, 4.220.000 joan-etorri inguru izango dira (2024an 4.060.000 joan-etorri izan ziren). Nazioarteko trafikoaren fluxuaren data nagusiak, Irteera Operazioan (ibilgailuak Europatik Espainia eta Portugal hegoaldera doazenean), uztaileko azken asteburua eta abuztuaren lehena dira. Itzulera Operazioan (ibilgailuak Espainia eta Portugal hegoaldetik Europara doazenean) abuztuko azken bi asteburu luzeak, hau da, ostegunetik igandera, izango dira egunik kritikoenak dira auto-ilarei dagokienez.
Bestalde, barne-trafikoan ere %3ko igoera aurreikusten da, iazkoarekin alderatuta; beraz, 42,3 milioi joan-etorri baino gehiago izatea espero da (2024an 41 milioi izan ziren). Barne-trafikoan, dituen ezaugarriengatik, ez da erraza zenbat ibilgailu dabiltzan zehaztea. Hala ere, fluxu horren ezaugarri nagusia da ibilgailuek desplazamendu ugari egiten dituztela, batez ere asteburuetan, eta horien bolumena aldatu egiten dela eguraldiaren iragarpenaren arabera.
Bost puntu kritiko
Aurreikuspen horien aurrean, bost dira oporraldian arreta berezia eskainiko zaien puntu kritikoak: AP-8an Biriatuko mugaldean, AP-1 eta N-622 arteko lotunean Gasteizerako noranzkoan eta N-622 eta A-1 arteko lotunean Burgos eta Madrilerako noranzkoan, eta Armiñongo lotunean, nazioarteko trafikoaren pasabide kritikoenak osatzen dituztenak; eta A-8an Kantabriarako irteeran, bertan kontzentratzen baita barne-trafikoaren bolumen handiena.
Zirkulazioa hobetzeko neurriak
Trafikoaren arintasuna hobetzeko eta egun horietan gorabeherak minimizatzeko, Eusko Jaurlaritzak honako jarduketa hauek burutuko ditu:
NAZIOARTEKO TRAFIKOAN
Seinaleztapen operatibo berezia burutuko da, hondo horidun kartel orientagarri espezifikoak jarriz eta Portugalera eta Algecirasera iristeko jarraitu beharreko bideei buruzko argibideak emanez. Irteera operazioan, AP-1eko irteera eta N-622 errepidea, Gasteizerako noranzkoan, lotzen diren puntuan, eta Gasteizen N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Burgos eta Madrilerako noranzkoan. Eta Itzulera operazioan, seinale bereziak jarriko dira Armiñongo lotunean eta AP-1 zaharra eta A-1 errepideen arteko lotunean, Gasteizko noranzkoan.
Irteera operazioan, auto-ilarei dagokienez kritikoenak diren egunetan, Armiñongo lotunean, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, seinale bereziak jartzeaz gain, behin-behineko seinaleztapena ere jarriko da, N-1 errepidetik ibilbide alternatiboa erabiltzea gomendatuz, A-1 errepidearen paraleloan doana, Argantzunen eta Armiñongo AP-1erako sarbidearen artean, A-1 errepidean, Burgos eta Madrilerako noranzkoan, 6 km-tik gorako auto-ilarak badaude.
Itzulera operazioan, abuztuko azken bi asteburuetan, seinaleztapen-dispositibo berezia jarriko da, eta, gainera, konoen eta seinaleztapen bereziaren bidez, A-1 errepideko hiru erreietako bat lagako zaie AP-1 autobidetik modu masiboan sartzen diren ibilgailuei.
Por otra parte, el tráfico de tránsito internacional en su ruta de paso por Euskadi suele originar aglomeraciones importantes en las Áreas de Servicio de las gasolineras que pueden terminar generando retenciones, por lo que estos puntos son objeto de especial atención y vigilancia por parte de la Dirección de Tráfico y de la Ertzaintza. Por ello, para que los vehículos se repartan entre las diferentes Áreas de Servicio, se han colocado carteles informativos de la distancia en km a la que se encuentran las siguientes gasolineras en la ruta de tránsito internacional.
Bestalde, Euskaditik igarotzen den nazioarteko trafikoak pilaketa handiak eragin ohi ditu gasolindegietako Zerbitzuguneetan, eta auto-ilarak sor ditzakete. Hori dela eta, Trafiko Zuzendaritzak eta Ertzaintzak arreta eta zaintza berezia jartzen dute gune horietan. Beraz, ibilgailuak zerbitzuguneen artean banatu ahal izateko, informazio-kartelak jarri dira, nazioarteko igarobideko hurrengo gasolindegiak zenbat kilometrotako distantzian dauden azaltzen dutenak.
BARNE-TRAFIKOAN
Bosgarren urtez jarraian, Kantabria eta Bizkaia artean hitzartutako garabi-zerbitzua egongo da jaiegunetan (Loiolako San Ignazio uztailaren 31n, eta Bilboko Aste Nagusia abuztuan) eta trafiko handieneko asteburuetan, istripua edo matxura izan duten ibilgailuei laguntzeko. Ostiral eta larunbatetan, garabia A-8 autobidean egongo da, Uriosten (Suhiltzaileetarako sarbideko biribilgunean) eta igandeetan, Hagan (Cobaronerako lotunean).
Gainera, informazio-paneletako mezuek, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik (CGTE-ETKZ) koordinatzen direnak, gerta daitezkeen gorabeheren berri emango dute unean-unean.
Era berean, Trafiko Zuzendaritzak eta Ertzaintzak dituzten komunikazio-kanalen bidez, Euskadiko errepide-sareko erabiltzaileei informazioa zabalduko zaie trafiko-intentsitate handieneko datei, obretako errepide-zatiei, trafiko-gorabehera aktiboei eta zirkulazio-murrizketei buruz, bai eta joan-etorriak hobeto antolatzeko jardunbide egokien aholkuei buruz ere.
Ertzaintzaren Trafiko Unitateetako 550 agentek zainduko dute errepideko zirkulazioa eta segurtasuna, eta errepidearen egoerari buruzko informazioa ere emango dute in situ.
2024ko istripu-tasaren datuak
Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordeak adierazi duenez, «errepidean, zuhurtziak eta pazientziak biziak salba ditzakete. Udako hilabeteetan, are arduratsuagoak izan behar dugu eta kontu handiz ibili behar dugu bizitza bakar bat ere errepidean gera ez dadin». Egiluzek gogorarazi du Eusko Jaurlaritza Zero Biktima helburuarekin ari dela lanean, eta 2025eko Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziari begira hartutako neurri guztiak norabide horretara bideratuta daudela.
Iaz, 2024an, uztaila eta abuztua bitartean, zazpi pertsona hil ziren Euskadiko errepide-sarean (2 Araban, 2 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan); aurreko udan, berriz, hamar pertsona hil ziren (9 Gipuzkoan eta 1 Bizkaian). Guztira, 2024ko uztaila eta abuztua bitartean 1.161 istripu erregistratu ziren (410 biktimekin), eta 2023an, berriz, 1.285 (471 biktimekin).
Gomendioak
Bidaiari ekin aurretik, Eusko Jaurlaritzak honako hau gomendatzen du:
- Ibilgailuaren egoera ona ziurtatu, eta mantenimendua eguneratuta izan.
- Gidatu aurretik ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik, eta ez egin otordu oparorik. Botikaren bat hartuz gero, ziurtatu ez duela ondoriorik izango gidatzeko garaian.
- Abiadura eta gidatzea trafikoaren eta errepidearen inguruabarretara egokitu, eta beti jarraitu Ertzaintzako agenteen oharrak.
- Saihestu arrisku-portaerak eta arretaz, arduraz eta gainerako gidariak errespetatuz gidatu, batez ere kolektiborik zaurgarrienak, hau da, motor-gidariak eta txirrindulariak.
- Segurtasun-tarteak gorde.
- Atseden hartu bi orduz behin edo 200 kilometroz behin.
- Bidaian irten aurretik, begiratu errepideen egoera. Eusko Jaurlaritzak uda osoan emango du errepideen egoerari buruzko informazioa informazio-mezuen panelen, euskadi.eus web-orriaren, sare sozialen eta 011 telefono-zenbakiaren (24 orduz erabilgarri dagoena) bitartez.
Hori guztia istripuak saihesteko helburuarekin; izan ere Zero Biktima helburuak gogorarazten duen bezala, errepidean heriotza bakar bat ere ezin da onartu eta istripu-tasa murriztea errepideen erabiltzaile guztien esku dago.






