Nafarroako Gobernuak, Enisak, Sodenak eta CEINek ETEen finantzaketa indartzeko jardunaldi bat bultzatu dute

0

Nafarroako enpresa-sareari ematen zaion laguntza indartzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak, Berrikuntzako Enpresa Nazionalak (Enisa), Sodena eta CEIN sozietate publikoek «Indartu zure ETEa» jardunaldia egin zuten asteazken honetan Iruñean, batez ere Foru Komunitateko ETEei zuzenduta, enpresa berritzaileen hazkundea bultzatzeko finantzaketarako eta laguntzarako tresna publiko nagusiak aurkezteko.