Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivitek IDEAS25 jardunaldien irekieran parte hartu du gaur. Bi urtean behin egiten da, eta DAQUAS hiri-uren elkarteak antolatzen du, NILSArekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera. Bere hitzaldian, Lurralde Kohesioaren titularrak nabarmendu du «Nafarroa, uraren ziklo integralaren kudeaketan, erreferentziazko erkidegoa» dela, eta gaineratu du «uraren erronketarako irtenbide berritzaileak bultzatu behar direla, batez ere klima-aldaketaren testuinguruan eta hala eskatzen duen esparru nazional eta europazale batean».