EHU-ren udako ikastaro batek aztertuko ditu “Europaren erronkak itsasertzaren kudeaketa jasangarrian”

0
PRUEBA

Donostian, uztailaren 18an, Mi

Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariak eta Pantxi Altube HAZI Fundazioko teknikariak bideratuko dute EHUren “Europa: itsasertzaren kudeaketa jasangarriaren erronkak” uda ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian, uztailaren 18an, eta bertan izango da Amaia Barredo sailburua.

Kostaldea antolatzeko eta kudeatzeko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu berri zaizkio, eta horrek eskatzen du itsasertza entitate jarraitu eta bakartzat hartzea, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-balioak uztartuz.

Itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa hainbat arau juridikok arautzen dute, eta ingurune horren babesa eta erabilera hirigintzaren, ingurumenaren, turismoaren edo aisialdiaren ikuspegitik lantzen dute. “Itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloko erronka berri horrek lurralde-planteamendu koherentea eta transektoriala eta sektore eta gobernantza-maila ezberdinen arteko integrazioa izan behar ditu bai eta ezagutzetan oinarritutako planteamendu parte-hartzailea ere”, adierazi du Goitiak.

Europako Parlamentuaren eta EBko Kontseiluaren gomendioak, Europako kostaldeen kudeaketa integratua aplikatzeari buruzkoak, eta Batzordearen “Europarako estrategia bat” komunikazioak, kostaldeko eremuen kudeaketa integratuari buruzkoak, aitortzen dute EBko politika eta tresna gehienek, guztiek ez bada ere, eraginen bat duela eremu horietan.

“Europar Batasunak planteatzen duen kudeaketa integratu hori prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta moldagarri gisa ulertu behar da, eta, fenomeno naturalen eta giza jardueren arteko lotura eta interdependentzia kontuan hartuta, garapen jasangarri integrala, ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa lortu nahi ditu. Erronka horiei eta beste gai batzuei heltzeko egingo da ikastaro hau, eta bertan itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloko Europako, Estatuko eta bertako esperientziak eta ekimenak ezagutuko dira, bai eta gobernantza-eredu berrien ekimenak ere”, aurreratu du Koldo Goitiak.

Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendariaren ustez, “esparru kontzeptualetik esparru praktikora, itsasertzeko eremuen antolamenduan eta kudeaketan adituak diren pertsonak elkartuko ditugu, bai eta arlo horretan arrakasta izan duten proiektuak sustatu dituzten entitateak ere”. Jarduera unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko ikasleei, irakasleei eta profesionalei zuzenduta dago.

Programa

Programa uztailaren 18an hasiko da, 09:00etatik  09:30era, akreditazioekin eta dokumentazioa entregatzearekin. 09:30etik 09:45era Koldo Goitiak aurkezpena egingo du.  “I. zatia. Itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa. Sarrera, esparru kontzeptuala eta juridikoa”, Aurkezlea eta moderatzailea Koldo Goitia.

10:00 – 10:20 “Itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa. Esparru teoriko-juridikoa”, Javier Sanz Larruga, A Coruña Unibertsitatea – Itsasertzaren Behatokiko zuzendaria. Administrazio Zuzenbideko katedraduna

10:20 – 10:40 “Kostaldeko eremuen kudeaketa jasangarria klima-aldaketaren eraginaren eta Ekonomia Urdinaren lehiakortasunaren aurrean Europar Batasunean”. Jordi Guillen, Europako Batzordea, J Unit D.2 Ocean and Water. Directorate D Sustainable Resources – Blue Economy Project Leader

10:45 – 11:00 Eztabaida – solasaldia  11:00 “II. zatia. Kasu praktikoak. Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza”. Aurkezlea eta moderatzailea Koldo Goitia.

11:40 – 12:00 “Itsasoaren erabilerak orekan: antolamendu jasangarri baterako soluzio praktikoen adibideak Galizian”. Rosa Chapela Pérez, CETMAR Zentro Teknologikoa – zuzendaria

12:00 – 12:20 “ABRA ITSASADARRA – Arkitektura instituzionala eta aukera-espazioa”. Fran Viñez Argüeso | Bilbao Ria 2000 – Zuzendari nagusia

12:20 – 12:30 Eztabaida – solasaldia “III. zatia. Gobernantza-ereduak itsasertzaren kudeaketan eta antolamenduan”. Aurkezlea eta moderatzailea Jose Antonio Armolea

12:40 – 13:00 “Galiziako Autonomia Erkidegoa” Paula Uría Traba, Galiziako Xunta – Directora Xeral de Enerxías Renovables e Cambio Climático

13.00 – 13:20 “Kanarietako Autonomia Erkidegoa”. Antonio Manuel Acosta, Kanarietako Itsas Espazioa, Kanarietako Gobernua – Kostaldeko eta Kudeaketako zuzendari nagusia

13:20 – 13:40 “Kataluniako Autonomia Erkidegoa”, Laura López Fernández, Itsasertzeko Politiken Zuzendaritza Nagusia. Kataluniako Generalitat – Ingurumeneko teknikaria.

13:40 – 13:50 Eztabaida – solasaldia

13:50 – 14:00 Ondorioak eta ikastaroaren amaiera, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.