30 pertsonak hasi dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroa

0

Astelehen honetan 30 pertsonak, 9 emakumek eta 21 gizonek, hasi dute Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan, hautaproben lehen fasea gainditu ondoren. Behin 170 orduko prestakuntza gainditzen dutenean, gainditu duten izangaiek lanbide-profil horri dagozkion eginkizunak betetzeko gaikuntza lortuko dute, eta udaltzaingoa duten toki-erakundeek kontratatu ahal izango dituzte.