Osakidetzak martxan jarri du Oiongo osasun zentro berria, 3 milioi euroko inbertsioarekin

0
  • Ekipamendu berriak bere azalera erabilgarria bikoiztu du aurreko osasun-zentroarekin alderatuta, eta zerbitzu irisgarriagoa eskaintzen du
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Arabako Errioxarekin duen konpromisoa indartu du, eta, horrekin batera, Lezako Ospitalea modernizatu eta Guardiako osasun-zentro berria iragarri ditu

Oiongo osasun-zentro berria martxan jarri da dagoeneko, udalerri horretako eta inguruko 3.600 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emateko. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak 3 milioi euro inbertitu dituzte eraikinean, udalerriari zerbitzu osoagoa, modernoagoa eta irisgarriagoa emateko eta, horrela, Arabako Errioxako eskualdeko Lehen Mailako Arreta indartzeko.

Zentro berria Foru kaleko 11. zenbakian dago, eta 574 m² karratuko lursail batean eraiki da. Eraikinak hiru solairu ditu guztira, eta 911,10 metro karratuko azalera eraikia, aurrekoan baino 545 metro gehiago. Horri esker, zerbitzu guztiak barne hartuko ditu eta Oiongo biztanleen arreta hobetuko du.

Pediatria eta aho eta hortzetako osasuna

Zehazki, hauek dira osasun-zentro honek eskaintzen dituen zerbitzuak: Familiako Medikuntzako 3 kontsulta eta Erizaintzako 3 kontsulta, Pediatriako 1 eta  Erizaintza Pediatrikoko kontsulta bat, erauzketa, sendaketa eta proba funtzionaletarako balio anitzeko gela bat, irakaskuntzako/prestakuntzako kontsulta bat, odontologo eta higienistentzako 2 kontsulta, emaginaren kontsulta bat eta talde-jardueretarako gela bat, administrazio-eremu bat, bilera-gela bat, guardiako 2 logela, langileen egongela bat eta komunak/aldagelak.

Eraikin berria 24 hilabeteren zehar eraiki da, eta 3 milioi euroko inbertsioa eskatu du.

Oiongo osasun-zentro berriak ekipamendu sanitario gisa jardungo du, Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarritako beste ekintza batzuekin batera, Arabako Errioxako eskualdean osasun-arreta indartzeko eta ongizatean hazteko konpromiso gisa. Duela gutxi, Lezako Ospitalea modernizatzeari ekin diote, eta Guardiako osasun-zentro berri bat eraikiko dutela iragarri dute. Obra horietarako 3,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da, 1.200 metro karratu baino gehiagoko azalera eraikia izango duen eraikin bat eraikitzeko.

La OSI Rioja Alavesa cuenta con un hospital de referencia, el Hospital de Leza, tres centros de salud (Labastida, Laguardia y Oion) y 15 consultorios médicos.

Arabako Errioxako ESIak erreferentziazko ospitale bat du jada (Lezako Ospitalea, alegia), bai eta hiru osasun-zentro (Labastida, Guardia eta Oion) eta 15 kontsultategi mediko ere.