Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak dirulaguntzen deialdia egin du arrantza-enpresentzat, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten

0

105.000 euro “Itsasoratu” programan: ikasle bakoitzarentzako gastuak, Gizarte Segurantzan alta ematea; tutoretza, emakumeen sustapena, laneko ekipamendua eta jantziak

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari. Honen bidez, “Itsasoratu” programan ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egin ahal izateko arrantza-enpresei minimis erregimenari atxikitako laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2025erako deialdia egiten da

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredoren arabera, “laguntzen helburua arrantzaren sektorearen errealitatean prestakuntza-aldiko praktika sustatzea da, arrantza-ontzietako enpresek nautikako eta arrantzako prestakuntza-zikloetako ikasleak ontziratze-aldi bakoitzean sortutako gastuengatiko dirulaguntzaren bidez ontziratzea erraztea helburu”.

Euskal Autonomia Erkidegoan base-portua edo lan-egoitza duen arrantza-ontzi baten armadore izan behar dute onuradun fisiko edo juridikoek. Zenbateko ekonomikoa 105.000 €-koa da.

Honako gastu hauetarako erabiliko dira laguntzak: enpresak ikasle bakoitzari eman behar dion haborokina estaltzeko: 1.184 euro; ikasleak Gizarte Segurantzan alta emateko gastuak; arrantza-ontzian dauden ikasleen tutoretza eta monitorizazioko gastuak: 3.600 euro; gehi 1.000 euro emakume bat ontziratzen bada; eta laneko ekipamendu eta jantzien gastuak: 250 euro.