Gobernu Kontseiluak ontzat eman du hiriburutza-kanona finantzatzea helburu duen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gasteizko udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmena.
Lankidetza-hitzarmen hori sinatzeak 50.000.000,00 euroko ekarpena dakar, Gasteiz hiria Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen egoitza gisa sustatzeko, 12.500.000 euro urtean 2025-2028 urteetarako.
Dirulaguntza horren xedea da Gasteiz sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen egoitza gisa eta ordaintzea Gasteizko udalak egiten dituen gastu orokorrak eta inbertsio-gastuak, oro har, hiri-ingurunea baldintza onenetan mantentzeko, herritarren eta hiria bisitatzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko.