Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitako laguntza-programa (Europar Batasunak finantzatua) NextGenerationEU
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailetik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera, turismo, ostalaritza eta merkataritzako sektoreari zuzendutako laguntza-programa bat jarri zuen abian uztailean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan —Europar Batasunak finantzatua— NextGenerationEU.
Laguntza horien helburua da efizientzia energetikoa eta jasangarritasuna bultzatzea Euskadiko establezimendu turistikoetan eta sektoreari lotutako enpresetan, ekipamenduak eta argiztapen-sistemak berrituta.
Programak 6 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta diruz lagun daitekeen kostuaren % 90 estaliko du, gehienez 300.000 euroko laguntzarekin onuradun bakoitzeko.
Sektorearekin lotutako turismo-establezimenduen eta jardueren jabe, ustiatzaile, errentari edo emakidadun diren pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek. Kanpoan geratzen dira etxebizitza partikularretako erabilera turistikoko etxebizitzak eta logelak.
Eskaerak 2025eko uztailaren 10etik 2025eko abenduaren 31ra arte edo aurrekontu erabilgarria agortu arte aurkeztu ahal izango dira.
Programak diruz lagun daitezkeen bi jarduera-ildo jasotzen ditu:
- Ekipamenduak eta etxetresna elektrikoak ordeztea, sukalde, garbiketa, hozte-sistema eta hondakinen kudeaketakoak.
- Eraginkortasun energetikoa hobetzea, argiztapen-instalazioetan eta energiaren kudeaketa-sistemetan.
Ekimen honen bidez, Euskadin sektorea modernizatu, jasangarritasuna sustatu eta trantsizio energetikoan lagundu nahi da.






