PRUEBA
Gobernu Kontseiluak baimena eman du, gaurko bileran, Ertzaintzaren eta Markaren Defentsarako Elkartearen (ANDEMA) arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.
Hitzarmen honen helburua da lankidetzako mekanismoak ezartzea prestakuntzaren eta ezagutzaren arloan, bai eta Euskadin gertatzen diren jabetza industrialaren eta intelektualaren delituen aurkako borrokan garrantzitsua den informaziorako sarbidea erraztea ere.
Hori dela eta, ANDEMAk Ertzaintzaren eskura jartzen du bere datu-basea. Bertan, marka askotako ordezkarien informazioa jasotzen da, ustez faltsututako produktuak esku hartzen diren operazioetan haiekin harremanetan jartzea errazteko.
Sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.