Animalien ongizatearen ziurtapena lortzeko laguntzen oinarriak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

0
PRUEBA
  • Helburua da abeltzaintza-ustiategien entitate eta elkarteei laguntzea, animalien ongizatearen ziurtapena lortzeko ordaindu behar diren kostuak diruz laguntzeko
  • Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025. urterako animalien ongizatearen ziurtapena lortzeko laguntzen deialdiaren oinarriak ezarri ditu. Laguntza hauen helburua da autokontrol-sistema ezartzearen eta ziurtapenaren ondoriozko gastuak finantzatzea.

Autokontrol-sistema ezartzeko gastuek barne hartzen dituzte honako hauek: sistemaren arduraduna trebatzea, autokontrol-prozedura idaztea eta barne-ikuskapenak egitea, baita joan-etorrietako eta langileen kostuak ere.

Bestalde, ziurtapenak honako gastu hauek barne hartzen ditu: enpresa ziurtatzailea azpikontratatzea eta ziurtapen-eskemaren kuotak.

Laguntza, gehienez ere, dirulaguntzen kostuen % 80koa izango da, eta gehienez ere 50.000 euro proiektuko. Gainera, diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten proiektuak 2025. urtea amaitu baino lehen egikaritu beharko dira.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke banakako ustiategien titular diren pertsona fisikoak, bai eta EAEn egoitza duten erakunde pribatuak ere, horien artean kooperatibak, enpresak, elkarteak edo nekazaritza-ustiategiak biltzen dituzten nekazaritzako beste elkarte batzuk.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta aurrez aurre edo elektronikoki aurkeztu ahalko dira.