Euskal erakundeek beren arteko koordinazioa indartu dute, Berdintasunerako 2030 Estrategiaren erronkei aurre egiteko

0

Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearen bilera egin da gaur Emakunderen egoitzan

Gaur goizean, Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da Emakunderen egoitzan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta euskal udaletako ordezkariek parte hartu dute, berdintasun-politiken kudeaketa eta emaitzak optimizatzeko sinergiak sortzeko.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria buru izan duen bileran, erakunde guztien arteko koordinazioa indartzeko pausoak eman dira, 2030eko Berdintasunerako Estrategiak ezartzen dituen erronkei aurre egiteko eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Lege berrituaren inplementazioan aurrera egiteko.

Erakundeek hurrengo kanpaina instituzionaletarako garatu beharreko elkarlana ere planteatu dute, hala nola, Beldur Barik kanpaina; azaroaren 25eko kanpaina, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.